Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Munoa Roiz, Rafael

Gipuzkoar pintorea eta marrazkilaria (Donostia, 1930). Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pintura ikasketak. La Codorniz aldizkarian aritu da 25 urtez. Sari ugari jaso du. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea eta Real Academia de la Historia akademiako urgazlea da 1989. urteaz gero.