Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mujika Egaña, Robustiana («Tene Mujika») Gipuzkoar idazlea eta politikaria (Deba, 1888 - Deba, 1981) Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Mujika Iraola, Inazio

Gipuzkoar idazle eta argitaratzailea (Donostia, 1963). Irakasle eta filologia ikasketak egin ditu. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen, Jorge Jiménez Bech-ekin batera. 1991-1993 bitartean, Lur argitaltxearen euskarazko hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldean lan egin zuen. 1994-1997 bitartean, Goenkale telesailerako elkarrizketak idazten jardun zuen. Karramarro uhartea animaziozko film luzearen gidoilaria ere izan zen, Joxean Muñozekin elkarlanean. Filmak animaziozko film onenaren Goya saria irabazi zuen 2002an. Bestalde, Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara. Lan nagusiak: Azukrea belazeetan (1987), Tu Quoque (1991, Ignacio Aldekoa saria), Itoak ur azalera bezala (1993, Irun Hiria saria), Hautsaren kronika (1994), Matriuska (1995), eta Gerezi denbora (1999).

  • muinkatze
  • muino
  • muinotxo
  • Mújica Laínez, Manuel
  • Mujika Berrondo, Plazido
  • Mujika Egaña, Robustiana («Tene Mujika») Gipuzkoar idazlea eta politikaria (Deba, 1888 - Deba, 1981) Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Mujika Iraola, Inazio
  • Mujika Irastorza, Itziar
  • Mujika Mujika, Gregorio
  • Mujika Urdangarin, Luis Mari
  • Mukden
  • muker