Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mújica Laínez, Manuel

Argentinako idazlea (Buenos Aires, 1910 - Córdoba, Argentina, 1984). Frantzian eta Ingalaterran ikasketak egin ondoren, bizitza guztian utzi ez zuen kazetaritzari lanari ekin zion. Hogeita hamarren bat eleberri eta zenbait ipuin ondu zituen. Mújicak bere literatura lan gehienetan Buenos Airesen iragana islatzen du: Don Galaz de Buenos Aires (1938), XVII. mendeko hiria gai duena; Canto a Buenos Aires (1943), hiriburuaren sorreraren eta ondoko garapenaren ingurukoa. Misteriosa Buenos Aires (1950) obrako kontakizun motzekin bertako aristokraziaren inguruko saila hasi zuen: Los ídolos (1953), La casa (1954), Los viajeros (1955), Invitados en el paraiso (1957). Bere obra nagusia, Bomarzo (1962), Italiako Berpizkundean giroturik dago eta garai hartako gizon ahaltsuenaren bizitza kontatzen du.