Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moser, Francesco

Italiar txirrindularia (Palu di Giovi, Trento, 1951). 1972-1988 urteen bitartean 281 lehiaketa irabazi zituen. Amateur kategorian Italiako Giroa irabazi zuen, eta 1972ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 1976an munduko txapelduna izan zen jazarpen alorrean, eta handik urtebetera errepideko munduko txapelketa irabazi zuen. 1984an orduaren errekorra lortu zuen, ordu arte Eddy Merckx-en esku zegoena. 1980ko hamarraldian pistako txapelketa nagusiak irabazi zituen. Errepideetako txapelketei dagokienez, aipatzekoa da Italiako Giroa 1984an; Lonbardiako Itzulia 1975 eta 1978an, eta Frantziako Itzuliko bi etapa. Egun bateko frogetan ere garrantzizko garaipenak lortu zituen: Paris-Roubaix klasikoa (1978, 1979 eta 1980), Paris-Tours (1974) eta Milan-San Remo (1984).