Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moser, Edda

Alemaniar opera abeslaria, sopranoa (Berlin, 1941). Kantua Berlinen ikasi ondoren, Würzburg-eko abesbatzako kantari izan zen eta paper txikiak egin zituen hainbat operatan. Londresen kontzertu bat eman zuen Hans Werner Henze-ren lanak ezagutarazteko. 1968an Salzburgoko jaialdian Karajan zuzendariak Wagner-en Rhin-eko urrea laneko paper nagusia kantatzera gonbidatu zuen. Urte horretan bertan New York-eko Metropolitan-en aritu zen. Europako antzoki nagusietara gonbidatu zuten ondoren (Viena, Paris, Hanburgo) eta 1970ean Metropolitan-era itzuli zen Mozarten Txirula miragarriako Gaueko Erreginaren papera kantatzera. Bach-etik hasi eta gaur egungo musikagileetarainoko errepertorioa du Edda Moser-ek.