Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moreda

Arabako hegoaldeko udalerria (Arabako Errioxa). Moreda de Alava du izen ofiziala. 8,69 km2. 361 biztanle ditu (moretarrak). Mugak: iparraldean, Barriobusto eta Labraza; mendebalean, Oion eta ekialdean eta hegoaldean, Viana (Nafarroa). Garaiera, 460 m. Barriobusto eta Nabraza errekak (Ebro ibaiaren adarrak) igarotzen dira handik. Hizkuntza banaketa 1996an: 20 euskaldun, 15 ia euskaldun eta 245 erdaldun. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) bada ere Oiongo lantegietara joaten da langile asko (% 44). Aipagarri dira Ama Birjinaren eliza (monasterio beneditar zaharra) eta XVII-XVIII. mendeetako etxe armarridunak.  v  Historia. 939. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Moretako herria. Biasteriko hiriko auzoa izan zen Erdi Aroan, 1666. urtean bereizi zen arte.