Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moret, Segismundo

Espainiar politikari liberala (Cadiz, 1838 - Madril, 1913). 1869an, gorteetan diputatu zela, garrantzi handiko lana egin zuen Espainiako konstituzioa idazten (1869). Puerto Ricoko konstituzioa ere idatzi zuen eta esklabotasunaren kontra azaldu zen. Sei aldiz izan zen ministro Sagasta aginpidean egon zen garaian, (1886-1902). Gobernuko lehendakari izan zen 1905ean, 1906an eta 1909-1910 bitarteko urteetan. Morral-ek Alfontso XIII.aren kontra egindako atentatuaren ondoren utzi zuen kargua.