Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moratín, Leandro Fernández de

Espainiar idazle neoklasikoa (Madril, 1760 - Paris, 1828). Nicolas Fernández de Moratin idazlearen semea. Espainiako enbaxadorearen idazkari izan zen Parisen. Frantsesekin funtzionario izan zenez, Espainiatik ihesi egin behar izan zuen borboiak itzuli zirenean, eta erbestean hil zen. Akademiaren bi accesit irabazi zituen La toma de Granada por los Reyes Católicos eta Lección poética lanei esker. Sátira contra los vicios introducidos en la poesía castellana idatzi zuen; bertan antzerki barrokoaren kontra azaltzen da. Bere komediek eman zioten ospea batez ere: El viejo y la niña (1786), El barón (1803), La comedia nueva (1792), El café (1792), La mojigata (1804).