Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moravia, Alberto

Italiar idazlea (Erroma, 1907 - Erroma, 1990). Kazetari lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez ezta maitasunaren bitartez ere; kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute. Haren lan nagusiak: Gli indifferenti (1929, Axolakabeak), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena, Il conformista (1951, Konformaerraza); La ciociara (1947); La noia (1960; Asperra). Ipuinak (besteren artean, Boh, 1976)eta saiakerak (L’uomo como fine, 1966) ere idatzi zituen.