Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Molina, Antonio

Espainiar abeslaria (Malaga, 1930 - Madril, 1992). Disko ugari grabatu zituen, eta Espainiako abestigintzaren interprete ospetsuenetako bat izan zen. Antonio Molinaren abesti ezagunenak "Soy minero" eta "Adiós a España" izan ziren. Hainbat film egin zituen: El pescador de coplas (1953, Kopla arrantzalea), Esta voz es una mina (1955, Ahots hau pagotxa da) eta La hija de Juan Simón (1957, Juan Simónen alaba).