Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Molina, Mario

Mexikar kimikaria, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena (Mexikoko Hiria, 1943). Zientzia Kimikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Graduazio ondorengo ikasketak, berriz, Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean egin zituen. Ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa lan egin zuen Berkeley eta Irvineko zentroetan eta Jet Propulsion Laboratory-  v  (Kaliforniako Teknologia institutua). Ozono geruzari buruzko ikerketak egin zituen batez ere, eta 1947an Sherwood Rowland estatubatuarrarekin artikulu bat idatzi zuen, zeinetan oharrarazten zuen gas klorofluorokarbonoek kalte handia egiten diotela ozono geruzari. 1989an Massachusetts-eko Egurats, Planeta eta Lurraren Zientzietako sailean lan egin zuen ikertzaile gisa. 1994an, Estatu Batuetako Bill Clinton presidenteak zientziari eta teknologiari buruzko aholkularitza taldeko kide izendatu zuen. 1995ean Kimikako Nobel saria lortu zuen, ozono geruzari buruz egin zituen ikerketengatik, Sherwook Rowland eta Paul Crutzenekin batera. 1995ean Molina, Rowland eta Crutzenek NBEk ematen duen Ingurumenerako Programako saria irabazi zuten. Molinak, bestalde, Tyler eta Essekeb sariak irabazi ditu, Amerikako Kimika Elkarteak ematen dituenak.