Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mohorovicic, Andrija

Kroaziar geologoa (Volosko, 1857 - Zagreb, 1936). Zagreb-eko unibertsitateko irakasle izan zen. Uhin sismikoak aztertu zituen, uhinen hedapenari dagokionez batez ere, eta epizentroak non zeuden zehaztasunez kalkulatu zuen. 1909an lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean eten bat aurkitu zuen.  v  Mohorovicic-en etena. Lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean dagoen etena, bi geruza horiek bereizten dituena. Eten horretan harrien ezaugarriak aldatzen dira, eta baita uhin sismikoen lastertasuna ere. Mohorovicic-en etena oso sakon dago, kontinenteen azpian 35 km-ra eta itsas hondotik 5 km ingurura.