Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mohikano

iz. eta izond. Jadanik desagerturik dagoen leinu amerindiarra, algonkin familiakoa. Hudson ibaiaren bi bazterretan finkatu zen leinua hasiera batean, gaur egun New Yorkeko estatuak hartzen duen lekuan. Kolonizazioaren lehen urteetan lurrak saldu eta mendebalerantz ihes egin behar izan zuten mohikanoek; hala galdu zen mohikanoen nortasuna.