Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moholy-Nagy, Laszlo

Hungariar margolaria eta eskultorea (Bacsbarsord, 1895 - Chicago, 1946). Lissitzky-ren kide izan zen teoria konstruktibisten hedapenean. 1922an “Bauhaus” izeneko higikundean sartu zen. Beira, nikela eta plexiglasa erabili zituen bere diseinuetan. Erabat esperimentalista izan zen, eta alor askotan aritu zen lanean: margolaritzan, eskulturan, diseinuan, argazkigintzan… 1938an New Bauhaus, gaur egun Diseinu Institutua dena, sortu zuen Chicagon. Eragin handia izan zuen Amerikako industria diseinuan.