Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minas Gerais

Brasilgo hego-ekialdeko estatua; 582.586 km2 eta 16.062.000 biztanle. Hiriburua, Belo Horizonte. Ez du batasun geografikorik, lurralde natural bat baino gehiago biltzen baitu. Estatutik igarotzen diren ibai batzuk Parana ibaiaren arroaren barruan daude, beste batzuk San Francisco ibaiarenean, eta beste batzuk Ozeano Atlantikora doaz zuzenean. Estatuaren erdialdea nahiko gune menditsua da. Brasilgo estatu aberatsenetakoa da, nekazaritza eta abeltzaintza, eta batez ere meategiak direla medio (burdina, urrea, diamanteak, etab).