Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Millikan, Robert Andrews

Estatu Batuetako fisikaria, Eskozian jaioa (Morrison, 1868 - San Marino, 1953). Fisika irakaslea izan zen Chicagoko unibertsitatean eta gero Kaliforniako Teknologia Institutuko eta hango Norman Bridge laborategiko zuzendari izan zen. 1923an Fisikako Nobel saria eman zioten, elektroiaren kargaren neurketa eta efektu fotoelektrikoaren gainean egindako lanarengatik. Izpi kosmikoak ere aztertu zituen, X izpiak izendatu zituenak, eta baita konstante fisikoak eta elektrikoak ere.