Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Millet i Paget, Lluis

Kataluniar musikagilea eta koru zuzendaria (Masnou, 1867 - Bartzelona, 1941). Rodoreda eta Pedrell-en ikaslea izan zen. Amadeo Vives-ekin batera Orfeó Catalá abesbatza sortu zuen, eta urte askotan izan zen haren zuzendari. Kataluniako ahozko herri musikaren sustatzaile izan zen orfeoia, eta garrantzi handiko taldea da gaur egun. Revista musical catalana izenekoa ere sortu zuen (1903-1936), eta Bartzelonako goi-mailako kontserbatorioko zuzendari izan zen. Musikagile gisa elizako musika, liederrak eta pianorako eta orkestrarako musika idatzi zuen, besteak beste.