Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Millet, Jean François

Frantses margolaria (Gruchy, 1814 - Barbizon, 1875). Errealismoa zabaldu zuen Frantziara, Courbet-ekin eta Daumier-ekin batera. 1848 arte Correggio-ren eta Fragonard-en eragina nabaritzen zaio, baina urte horretatik aurrera nekazaritza munduko gai errealistak izan zituen oinarri. Haren lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Pauline Ono (1841), Un officier de marine, Le Vanneur, Les Botteleurs de foin (1850), Les Glaneuses (1857), L’Angelus (1858), L’Homme à la Houe (1862), Le Printemps (1873).