Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mestizo

izond. Arraza desberdinetako gurasoetatik jaiotako pertsonaz esaten da; bereziki aita zuria eta ama indiarra edo aita indiarra eta ama zuria dituenaz.  v  izond. Biol. Mota bereko baina arraza desberdinetakoak diren bi animalia edo landare elkarrekin gurutzatzean sortzen den izaki berriaz esaten da.  v  Gizon mestizoa bi arraza eta, beraz, bi kultura desberdin elkartzearen ondorio da. Hortaz, ia giza arraza guztiak dira mestizoak, zibilizazioak eta inperioak etengabe higitu baitira batetik bestera, eta giza emigrazioak eragin baitituzte beti. Hala ere, azken bi edo hiru mendeotan asko ugaldu dira mestizoak, giza talde handiek emigratu baitute lurralde berrietara, europarren kolonizazioaren ondorioz, batez ere.