Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mestres, Apel

·les. Kataluniar marrazkigilea eta idazlea (Bartzelona, 1854 - Bartzelona, 1936). Modernisten aitzindaria dela esaten da. Arte lana orokorra zela zioen, eta ondorioz genero bakoitzaren independentziaren kontra agertu zen. 40.000tik gora diren haren marrazkietan naturalismoaren eragina da ezaugarri nagusia. Olerkiak ere idatzi zituen (Avant!, Cançons íntimes); antzerki lanak (La nit de Reis), kontakizunak, Tradicions catalans. Karikatura politikoa ere landu zuen.