Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Messerschmitt, Willy

Alemaniar ingeniaria (Frankfurt am Main, 1898 - 1978). Kirolerako eta garraiorako hegazkinak diseinatu zituen, eta 1927an, gero bere izena hartuko zuen hegazkin enpresa handiko zuzendari izendatu zuten. Lehen erreakzio hegazkina egin zuen, besteak beste. Hegazkin horiek Bigarren Mundu Gerran erabili ziren, 1944. urtean.