Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

messager

(Mezulari esan nahi duen frantsesezko esapidea). iz. Hist. Zuberoako antzinako erregimeneko administrazio kargua. Mezulari hauek beren ardurapeko zuten Zuberoako messagerie edo eskualde bakoitza: Basabürüa, Pettarra eta Arbaillak. Erregeak edo Mauleko kapitainak hautatzen zituzten Zuberoako hiru messager edo mezulariek, eta kapitainak erabakitako aginduen jakinarazleak ziren.