Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menzel, Jiri

Txekiar zinema zuzendaria (Praga, 1938). Zuzendaritza eta antzezle lanak egin ohi ditu. Bere lanik ezagunena Bohumil Hrabal idazlearen nobela labur baten egokitzapena da, Zorrotz zaindutako trenak (1966, Ostre sledované vlaky), nazien okupazio garaiko komedia garratz zoragarria.