Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menuhin, Yehudi

Estatubatuar biolinista eta orkestra zuzendaria (New York, 1916 - Berlin, 1999). XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat da. Persinger, Enesco eta Busch-en ikaslea izan zen. Gaztetandik hasi zen kontzertuak eskaintzen eta mundu osoan egin zen ezagun. Bartók-ek biolin bakarrerako sonata idatzi zion eta Ravi Shankar indiar zitara-jotzaileak Prabhati bakarlariarentzako lana. Ingalaterrako Bach jaialdiaren sortzailea izan zen. 1963. urtean bere izeneko musika eskola sortu zuen Surrey-n haur aurreratuentzako. Saiakera eta artikulu ugari argitaratu zituen musika aldizkarietan. Musikagile lanaz gainera, ahalegin handia egin zuen giza eskubideen eta bakearen alde. Sari asko jaso zituen azken urteetan, besteak beste, Asturiasko Basketzearen Printze saria 1997an, Rostropovitx-ekin batera, eta Vienako hiriko urrezko domina 1999an.