Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menéndez Pelayo, Marcelino

Espainiar historialari eta filologoa (Santander, 1856 - Santander, 1912). Bartzelonako unibertsitatean ikasi ondoren Madrilgo unibertsitateko literaturako katedraduna izan zen, hogeita bi urte baizik ez zituenean. Berrogeitabi urte zituela Madrilgo “Biblioteca Nacional”-eko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen hil arte. Hizkuntza eta Historia akademietako kide izan zen. Lan handia egin zuen literaturaren, historiaren eta filosofiaren ikerketan eta kritikan, betiere ikuspegi kontserbatzaile eta erlijioso batetik. Idatzi zituen lan ugarien artean, gehienak literaturaren ingurukoak izan baziren ere, Historia de los heterodoxos españoles (1880-82, 3 liburuki, Espainiar heterodoxen historia) da ezagunena.