Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menendez Gonzalez, Julian

Santanderren jaio zen klarinete-jotzailea eta musikagilea (1896 - ?). Bilbon klarinete eta pianoko ikasketak egin ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua, konposizioko ikasketak amaitu eta Madrilgo Udal Musika Bandako lehen klarinete izendatu zuten. Pablo Casalsen eta Antzoki Nazionaleko, Sinfonikako nahiz Errege Antzokiko orkestretako klarinete bakar-jotzailea izan zen ondorengo urteetan. Ehun transkripziotik gora egin zituen Madrilgo Udal Musika bandarentzat. Obra nagusiak: Evocaciones (obra sinfonikoa), Cuadros populares (obra sinfonikoa), Pequeña fantasía vasca (pianorako konposizioa), La canción del corso (zartzuela) eta argitara eman ez diren Ledia (poema sinfonikoa), Sonata contemporánea (flauta, oboe, klarinete, fagot eta pianorako konposizioa) eta Danzas españolas (pianorako obrak).