Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendata

Bizkaiko erdi-ekialdeko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean, Nabarriz; ekialdean, Aulesti eta Munitibar eta mendebal nahiz hegoaldean, Gernika-Luno eta Muxika. Garaiera, 239 m. 22,81 km2. 1997ko datuen arabera, 325 biztanle, ia denak euskaldunak (mendatarrak). Auzo nagusiak: Albiz, Elexalde (herriburua), Marmiz eta Olabe. Berrekondo eta Golako errekak igarotzen dira udalerritik. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 98. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira. Langile askok Gernikako industrietan lan egiten du eta bigarren lanbide gisa ditu baserriko lanak. Aipagarri dira X. mendeko San Migel eliza (XVI. mendean zaharberritua), Albizeko Madalen eliza (XV. mendekoa) eta Abatetxea.  v  Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendatako herria.