Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mendaski

iz. Bot. Gurutzedunen familiako landare belarkara, handi samarra, zurtoin zuzenekoa, ileduna eta albo-adar zabalak dituena (Sisymbrium officinale). Hosto zabal luzaranak ditu, ebaki sakoneko hortzak eta puntako gingila luzea dituztenak. Hosto txikitako lore horixka izaten du eta fruitua leka egiturako punta-zorrotza. Landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da, batez ere, eta landutako zenbait lur sailetan ere bai, oso iparraldeko edo hegoaldeko herrialdetan izan ezik ia mundu guztian.