Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

menda

iz. Landare oso usaintsua, izen bereko egoskina egiteko erabiltzen dena (Mentha species).  v  Menda arrunta (Mentha sativa). Sustrai herrestariak, zurtoin zuzena, 50 cm inguru luzea, aurka antolatutako hosto berdeak eta arrosa koloreko lorea dituena. Berez leku hezeetan hazten da, baina landu ere egiten da sukaldaritzan edo medikuntzan erabiltzeko.  v  Astamenda (Mentha rotundifolia edo suaveolens). Zurtoin zuzen adartsua, 30-45 cm luzea, orri ia biribilak, zurixkak, eta usain sendokoak eta lore txiki askoko loreburu zuria dituena. Leku hezeetan eta batez ere ibai eta erreka ondoetan hazten da.  v  Mendafina (Menta X piperita). Mendabeltz izenaz ere ezagutzen da. Zurtoin zuzen adartsu samarra, lantza itxurako hosto berde hortz txikidunak eta lore txiki morantzez osatutakoa burua ditu. Urrin-olioa egiteko erabiltzen dira mendafinaren hostoak, baita izen bereko edabea egiteko eta beste zenbait edarirekin nahasteko ere. Mundu guztian lantzen da gaur egun.