Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menandro

Greziar antzerkigilea (Atenas, K.a. 342 - Atenas, K.a. 291). Komedia berria izenekoaren idazle nagusia. Ehun antzerki lan baino gehiago idatzi zituen, eta nahiko ospe handia lortu zuen, hil ondoren batez ere. Dena den, osorik heldu den bakarra Misantropoa lana da, papiro batean aurkitua eta 1958an argitaratua. Asko imitatu zuten ondorengo erromatar antzerkigileek, Plautok eta Terentziok batez ere, eta haien bidez XVII. mendeko komedian eragina izan zuen Mendandrok. Beste lan aipagarri batzuk: Heroia, Nekazaria, Mamua, etab.