Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Melo Antunes, Eduardo Augusto de

Portugaldar militarra eta politikaria (1933). Krabelinen Iraultzaren aurreko (1974) oposizio demokratikoko kidea. Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan, Hauteskunde Batzorde Demokratikoko hautagai izatea debekatu zioten, baina "Kapitainen mugimenduaren" antolatzaile nagusietako bat izan zen, gero Iraultza eragin zuen eta Estado novo desegin zuen mugimenduarena alegia. Garrantzi handiko papera jokatu zuen Indar Armatuen Mugimenduaren Programaren antolaketan, eta Iraultzako Batzordeko kide izan zen hasieratik (1975 martxoa). Laugarren behin-behineko gobernuan, Kanpo Arazoetako ministro gisa, garrantzi handiko papera jokatu zuen deskolonizazio prozesuan. Demokrazia pluralista defendatu zuen, eta militarrak politikan esku ez hartzearen alde agertu zen. Indar Armatuen Mugimenduaren Programaren barruan sortu zen "Bederatzien taldeko" ideologo nagusitzat hartzen da.