Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

melkita

iz. Erl. Alexandriako, Jerusalemgo eta Antiokiako aitalehenen eliza ortodoxoko kidea. Melkitek bizantziar erritua jarraitzen dute, eta arabiera dute beren liturgiaren hizkuntza. Sirian, Palestinan eta Egipton bizi dira melkitak. 600.000 dira gaur egun, eta horietatik laurden bat katolikoak dira.