Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Media

Asian, Irango goi-ordokiaren iparraldean, antzinatean izan zen herrialdea. Deiozes izan zen bertako lehen erregea, eta ondoren haren seme Fraortesek hartu zuen aginpidea. Gorengo maila Ziajaresekin izan zuen, K.a. 556. urtean. Ziro Handia, Ziajaresen aitona, Mediako errege Astiagesen kontra matxinatu zen, eta Pasargada inguruan garaitu zuen (K.a. 550). Ondoren Persiako inperioko satrapa herri izan zen Media.