Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meddeb, Abdelwahab

Aljeriar eleberrigile eta poeta (Tunisia, 1946). Letra moderno, arte eta arkeologiako ikasketak egin zituen, Tunisian lehenbizi, eta Parisen gero. 1967. urteaz geroztik Parisen bizi da. 1973-1988 bitartean Sindbad argitaletxearen zuzendari izan zen. 1988tik 1991ra sufismoari buruzko zenbait mintegitan parte hartu zuen, eta, Juan Goytisolorekin batera, arabiar eta hispaniar idazleen arteko topaketen zuzendari izan zen Rondan (Almeria). Talismano obra (1979) Tunisia hiriaren memoriari buruzko eleberria da, bere haurtzaroko flash autobiografikoez hornitua. Phantasia (1986), berriz, zenbait arte eta kulturatan zehar egindako bidaiaren kontakizuna. Tombeau d'Ibn Arabi obra (1987) izen bereko andaluziar mistikoaren muturreraino eramandako maitasunari buruzko poema kartsua da. 1983an Bistami persiar mistikoaren Bistamiren hatzak liburua itzuli zuen.