Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mechnikov, Elie

Errusiar biologo eta zoologoa (Ivanorna, 1845 - Paris, 1916). Fagozitoak eta fagozitosia aurkitu zituen. Parisko Pasteur Institutuan immunologiari eta sifilisari buruzko ikerketak egin zituen; orobat, lan handia egin zuen koleraren toxinen eta antitoxinen azterketan. 1908an Biologiako Nobel saria irabazi zuen, Paul Ehrlich-ekin batera, immunologiari buruz egindako ikerketei esker.