Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

McAuliffe, Christa

(Jaiotza izena, Sharon Christa Corrigan). Espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila (Boston, 1948 - espazioan, 1986). Espazioan bidaia egiteko eskaria egin zuten 11.000 irakasle baino gehiagoren artean hautatu zuen National Aeronautics and Space Administration (NASA) erakundeak. Bidaiaren berri hiru dokumentutan ematea pentsatu zuen: hautatu zuten egunetik aurrera idatzitako eguneroko batean; hegaldia bitarteko egunerokoan; eta hegaldiaren ondorengo burutapenen bidez. Challenger espazio ontzia 1986ko urtarrilaren 28an hegaldatu zen, baina aireratu eta berehala lehertu zen. Istripuan Christa McAulilffe ez ezik, eskifaiako gainerako sei kideak ere hil ziren.