Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mbiti, John Samuel

Afrikar teologoa (Kenya, 1931). Teologiako eta erlijio konparatuetako irakaslea izan zen Makere Unibertsitate Eskolan, Ugandan. Elizen Institutu Ekumenikoko Munduko Kontseiluaren lehendakari izan zen zortzi urtez (1972-1980) Bosseyn (Suitzan), eta gaur egun Bernako Unibertsitateko irakaslea da, eta artzain Burgdorfen, Suitzan. Mbitiren ustez, afrikarra berez da erlijio zalea, fededuna, eta mezu kristaua Afrikan barrena zabaltzeko Afrikako bertako sinesmen tradizionalak hartu beharko lirateke kontuan, baztertu beharrean. Bere obren artean aipagarriak dira, besteak beste: Afrikar erlijioak eta filosofia (1970), Jainkoaren kontzeptuak Afrikan (1970), Itun Berriaren eskatologia, Afrikan oinarritua (1970), Afrikar erlijioetako otoitzak (1975) eta Biblia eta teologia afrikar kristautasunean (1987).