Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maximino Traziakoa

(Lat. Caius Iulius Verus Maximinus). Enperadore erromatarra (Trazia, 173 - Aquileia-ko sarreran, 238). 235etik 238 arte enperadore izan zen. Gizon handia eta indartsua zen; gurasoak barbaroak zituen.  Kargu handiak izan zituen gudarostean. Germaniarrak eta daziarrak garaitu zituen Rhinen eta Danubion. Soldaduek enperadore egin zuten, Severo Alexandro hil zenean. Germanius, Sarmanticus, Dacicus Maximus izenak eman zizkioten. Oso krudela zenez gaizki ikusia zegoen eta Senatuak ez zuen enperadore aukeratu. Orduan Maximino Italian sartu zen eta Aquileia setiatu zuen, baina bere soldaduek hil egin zuten.