Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mau-Mau

1950 ondorengo urteetan Kenyako kikuiu leinuko kideek sortu zuten higikunde abertzalea. Indarrez aurka egiten zioten Britainia Handiko agintariek egindako lur banaketa diskriminatzaileari. Ingelesen eta haien laguntzaileen kontrako ekintzak egin zituzten. Erakundearen buruzagia, Jomo Kenyatta, 1953. urtetik aurrera espetxean egon zena, Kenyako lehenengo lehendakaria izan zen hamar urte geroago.