Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Matilde

Alemaniako enperadorea eta Ingalaterrako erregina (Londres, 1102 - Rôuen, 1167). Ingalaterrako Henrike I.aren alaba zen. Henrike V.arekin (1114) eta Godofredo Plantagenet Anjouko kondearekin (1128) ezkondu zen. Ingalaterrako koroa lortu zuen Henrike I.arengandik (1126) baina hura 1135ean hil zenean Estebe Bloiskoa jabetu zen erregetzaz. Horrek gerra zibila ekarri zuen. Estebe preso hartu zuten (1141), eta Matilde erregina izendatu zuten. Hala ere, Matildek ezin izan zion aginpideari eutsi; Winchester-eko setioan galtzaile atera eta Normandiara joan zen. Haren seme Henrike II.ak erregetza lortu zuenean, erregearen eta haren etsaien arteko bitartekaria izan zen.