Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Matias Ia

(Corvino deitua). Hungariako erregea (Klausenburg, 1458 - Viena, 1490). Janos Hunyadiren semea. 1464an errege izendatu zuten. Turkiaren eta Bohemiaren kontra borrokatu zen eta Europa erdialdeko erresuma handiena eratu zuen. Zientziak eta literatura indartzeko ahaleginak egin zituen. Europako liburutegi oparoena osatu zuen eta inprimeria Hungarian sar zedin lan handia egin zuen.