Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mato-Grosso

Brasilgo mendebaleko estatua, Boliviako mugatik hurbil. 881.000 km2 eta 1.142.000 biztanle. Estatuaren zatirik handiena Brasilgo goi-ordokiaren barruan dago, Amazoniaren barruan dagoen iparraldea izan ezik. Ekonomia jarduera nagusiak kautxu ekoizpena eta abere hazkuntza dira. Hiriburua, Cuiaba.