Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Matía Calvo, José

Arabar negozio gizona eta filantropoa (Laudio, 1806 - Cadiz, 1871). Manilan lan egiten zuen, zeta esportatzen zuen enpresa batean. XIX. mendearen lehen herenean heldu zen Cadiza ontziteria eder baten jabe zela. Cadiz eta Filipinen arteko merkataritza harremanak betetzen zituen ontziteriak eta negozioa ondo zihoakionez Cadizen kokatu zuen Matíak enpresako etxe nagusia 1841. urtean. Han hil zen 30 urte geroago eta testamentuan aginduta utzi zuenez bi babesetxe sortu ziren haren ondasunez, Cadizen bata eta Donostian bestea.