Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maritorena Ezurmendi, Jose

Nafar bertsolaria (Amaiur, 1882 - Amaiur, 1953). Mixel Dargaitzekin ibiltzen zen bertsotan. Bi bertso sail gordetzen dira Maritorenak jarriak: Nere maitiarentzat eta Landibartarren bide berria, Antonio Zavalak bildu eta Bidasoa aldeko bost bertsolari (1970) izeneko liburuan argitaratu zituenak. Bestalde, Aita Donostiak jaso zizkion ipuin zaharrak eta Riezuk argitaratu zituen Príncipe de Viana agerkarian 1967an.