Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marco Ilincheta, Amadeo

Nafar politikari eskuindarra (Iruñea, 1900 - Iruñea, 1987). Zuzenbideko, irakaskuntzako eta merkataritzako ikasketak egin zituen Zaragozan eta Madrilen. 1931. urtean Nabaskozeko alkate hautatu zuten eta hegoaldeko lau herrialdeentzako estatutu baten alde agertu zen Errepublika garaian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, aldiz, borondatezko soldadu izan zen, Francoren aldekoa, eta Requeté-en kapitain izendatu zuten. 1940. urtean, gerra amaituta, aldundiko diputatu hautatu zuten, eta gero jarraian 1949, 1955, 1961, 1967 eta 1974. urteetan.