Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mansur, Lawrence Cutler

Estatubatuar fisikaria (1908 - 1994). Espazio ontzien aitatzat hartua den Robert Goddard zientzialariarekin lan egin zuen 1928-1932 urteen artean. Mansurrek konbustio ganberen eta haizabideen diseinuan lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Massachusettseko Teknologia Institutuan jardun zuen lanean, eta mikrouhin radarra asmatu zuen. Gerra ondoren Aireko Gudarostearen Cambridgeko Ikerketa Laborategiko buru izendatu zuten, eta erakunde horretan plasmari eta solido kristalinoei buruzko ikerketak egin zituen.