Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mansfield, Katherine

(Jaiotza izenez, Kathleen Mansfield Beauchamp). Zeelanda Berrian jaiotako idazle britainiarra (Wellington, 1888 - Fontainebleau, 1923). Zeelanda Berrian jaioa izan arren Londresen eman zuen gaztaroa. Ipuinei esker da Mansfield ezaguna. Zehaztasun handiz deskribatu zituen pertsonaiak eta giroak, sarritan deskribapena tramari berari gailentzen zaiola; emakumeak dira pertsonaia nagusiak. Mansfielden ipuin bilduma batzuen izenburuak dira: In a German Pension (1911, Alemaniako pentsio batean); Bliss and Other Stories (1920, Zoriona eta beste ipuin batzuk); The Garden Party (1922); The Doves’ Nest (1923, Uso habia), hil ondoren argitaratua. Hil ondoren, baita ere, Middleton Murryk Mansfielden egunkaria (1927, Journal) eta gutunak (1928, Letters) argitaratu zituen.