Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mandala

(Sanskritoz mandala; Eusk. “zirkulua”). iz. Erl. Hinduismoaren kosmogonia irudikatzen duen eskema, gehienetan zirkularra. Mandala hinduismoaren eta tantrismo budikoaren erritu sakratuetan erabili ohi da meditazio tresna gisa. Aldaera anitz dira baina guztiek ardatz baten inguruan eraikitako diagrama geometriko baten itxura dute eta jainkozko kosmos bat irudikatzen dute gainalde lau baten gainean.