Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manche

Frantziako ipar-mendebaleko departamendua [50], Normandia Beherean, Cotentin penintsulan; 5.938 km2 eta 479.000 biztanle (1985). Hiriburua: Saint-Lô. Hiri nagusiak: Cherbourg, Grainville eta Avranches.  v  Orografia eta klima. Penintsula estu apala da. Mendebaleko kostaldea, Normandiako uharteetara begira, Mont-Saint-Michel ingurutik Hague-ko lurmuturreraino luzatzen da; Hague eta Barfleur lurmuturren bitarteko kostaldean Cherbourg-eko portua aurkitzen da, Mancheko hiri handiena. Ekialdeko kostaldea Veys badiaraino iristen da. Han aurkitzen da Utah hondartza, Bigarren Mundu Gerran gudaroste aliatuak Normandian lurreratu ziren hondartzeko bat. Manchek oso klima euritsua du; urtean 150-175 egunetan euria egiten du.  v  Ekonomia. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (lihoa, barazkiak, laboreak, fruituak), abeltzaintza (betaberea, batez ere) eta arrantza dira. Industria (ehungintza, metalurgia eta itsasontzigintza) Cherbourg aldean aurkitzen da batez ere. Turismoa.  v  Historia. 1944an aliatuen gudarosteak bertan lehorreratu ziren, Normandian. Monumentu asko hondatu ziren (Lessay-ko abatetxea, Coutances, etab.) baina geroztik berriro jaso dira eraikuntza nagusiak.