Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mandaperrexil

iz. Bot. Jeraniazeoen familiako urteko belar landarea, 20-40 cm luzea (Geranium robertianum). Kurlo belarra izenaz ere ezagutzen da. Zurtoin gorri hauskorrak eta ile txikiz estaliak, hiru orri gingildunez osatutako hosto zimurberak, eta txorten luzeko lore txiki arrosak izaten ditu. Europa guztian hazten da, baso ertzetan eta bide bazterretan, batez ere.